Eibar eta Elgoibar arteko bidegorrian komuna egiteko lizitazioa zabaldu dute
2024/01/04
12:49
eta kitto!
Urtarrailren 12ra arte egongo da Eibar eta Elgoibar arteko bidegorrian komuna egiteko proiektuak aurkezteko epea. Komuna Maltzagan egitea da asmoa eta proiektuaren aurrekontua 96.768,66 eurokoa izango da (BEZ barne). Obrek, bestalde, zortzi aste iraungo dute.
Eibarko Udala arduratuko da obra zibilaz eta komuna jartzeaz, eta Elgoibarko Udalaren kontura egongo da ekipamenduaren hornidura.