Eibar eta inguruko gaztagileak bildu zituen atzo Untzagan egindako Debabarreneko Gazta Azokak
2020/10/26
16:26
eta kitto!
Gure eskualdeko gaztagileen gaztak dastatu eta erosteko aukera bikaina egon zen atzo goizean Untzagan egin zen Debabarreneko Gazta Azokan. Koronabirusak eragindako egoera dela-eta, Udalaren eta Debemenen eskutik egin ohi den Gaztaren Asteak ohiko egitaraua alde batera laga behar izan du eta aurten antolatu duten ekitaldi bakarra atzoko azoka izan da. Hala ere, beste edizioetan bezala, udaletxeko plaza gure inguruan egiten dituzten gaztak ezagutzera emateko eskaparate bikaina izan zen: Mutrikuko Goienetxe baserriko ardi gazta, Eibarko Sosola baserriko ardi gazta ekologikoa, Soraluzeko Egotza baserriko ahuntz gazta eta Mallabiko Mallegoi baserriko Axeleku behi gazta bildu zituen azokak.