Eibar inguruko narrastiak ezagutzeko mendi-buelta gidatua antolatu du Eibarko Baso Biziak elkarteak domekarako

Ibilbidea Arrajola Amazabalegi inguruan izango da
Eibar inguruko narrastiak ezagutzeko mendi-buelta gidatua antolatu du Eibarko Baso Biziak elkarteak domekarako
2024/06/03 09:34
eta kitto!
Ekainaren 9an, igandean, Eibar inguruko Narrastiak ezagutzeko mendi-buelta gidatua egingo du Eibarko Baso Biziak elkarteak, Aranzadi Zientzia elkarteko Ander Izagirre adituaren laguntzarekin. Ibilbidea Arrajola Amazabalegi inguruan izango da. Parte hartzaileak 9:30ean elkartuko dira Unzagan.Elkartetik adierazi dutenez, izena aldez aurretik eman behara da eibarkobasobiziak@gmail.com helbidera idatziz.