Eibar Kantuan ETB-n

Eibar Kantuan ETB-n
2014/05/23 00:00
eta kitto!

Beste batzuetan egindakoari jarraituta, Euskal Telebistak Eibar Kantuan jaialdiaren azken edizioan egindako grabazioa telebistan emango dute, zapatuan (hilaren 24an) ETB-1n 21.45etatik aurrera. Emanaldira joandakoek Latinamerikako doinueri eskainitako jaialdiarekin berriz gozatzeko aukera izango dute eta, bestela, egun horretan Astelena frontoira joateko aukerarik izan ez zutenek, eszenatokian eskainitakoak bihar etxeko pantailan ikus dezakete.