Eibar KE-k Erreginaren Kopako partidua jokatuko du bihar Ciudad Realen

Eibar KE-k Erreginaren Kopako partidua jokatuko du bihar Ciudad Realen
2023/10/10 10:17
eta kitto!
SD Eibarko emakumezkoen lehen taldeak La Solanaren aurka jokatuko du bihar arratsaldez, 20:00etan hasita, Erreginaren Kopako bigarren kanporaketa. Partidua Ciudad Realeko La Moneda zelaian jokatuko da. Aurreko kanporaketan SD Eibar-ek 0-2 gainditu zuen Europa Bartzelonan jokatutako partiduan; La Solanak, bestalde, Almeria kanporatu zuen penaltietan. Ez da partidu hori eibartarrek aste honetan izango duten bakarra, zapatuan Zubietan jokatuko baitute Realaren aurka, arratsaldeko 18:30ean hasiko den norgehiagokan.