Eibar Merkataritza Gune Irekiaren 'Oparitu Eibar' zozketako irabazleek jaso dute saria

Eibar Merkataritza Gune Irekiaren 'Oparitu Eibar' zozketako irabazleek jaso dute saria
2023/12/28 16:47
eta kitto!
Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteak abenduaren 26an egin zuen Gabonetan Oparitu Eibar kanpainako zozketa, txartela erosi duten 172 lagunen artean, eta 1.000 euroko saria Beatriz Egurenek irabazi du. Horrekin batera, 100 euroko hamar txartel ere oparitu dituzte merkatariek, eta hauek izan dira irabazleak: Nora Ruiz, Toni Viña, Xabier García, Igor Isasi, Inma Elvira, Elixabeth Egaña, Ana Mandiola, Naiara Samper, María Jesús Aizpurua eta Arrate Arrieta.

Ekimena Eibar Merkataritza Gune Irekiak antolatu du, Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatuta, eta esan dutenez, guztira 10.000 eurotik gorako kontsumoa eragin du Eibarko tokiko merkataritzan.