Eibar Modan desfilearen laugarren edizioa egingo dute barixakuan Errebalen

20:00etan hasiko da desfilea, eta herriko hogei saltoki baino gehiagoren moda-proposamenak erakutsiko dituzte. Publiko guztiarentzat irekita egongo da, edukiera bete arte.
Eibar Modan desfilearen laugarren edizioa egingo dute barixakuan Errebalen
Aurreko edizio bateko Eibar Modan desfilea, Errebalen.
2026/11/04 15:19
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibar Modan moda-desfilearen laugarren edizioa egingo dute azaroaren 6an, barixakuan, Errebalen. 20:00etan hasiko da ekitaldia, eta herriko hogei saltoki baino gehiagoren proposamenak erakutsiko dituzte bertan, haurrentzako zein helduentzako arropa, osagarriak, optika, lentzeria, bainujantziak eta ile-apainketa barne.

Eibarko Merkatarien Elkarteak antolatu du desfilea, Eibarko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Aurten, bost eta 80 urte bitarteko modeloek hartuko dute parte, eta, antolatzaileen arabera, adin guztietako herritarrak bilduko dituen desfilea izango da.

Modaz gain, herriko merkataritza eta tokiko sortzaileen lana erakustea da ekitaldiaren helburuetako bat. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, Eibar Modan desfilea «merkataritza, sormena eta pertsonak» elkartzeko topagunea da.

Ekitaldia herritar guztientzat irekita egongo da, edukiera bete arte.