Eibar Rugby Taldea Ohorezko Maila galtzeko gero eta arrisku larriagoan

Eibartarrek 5-7 galdu zuten domekan Pozueloren aurka
Eibar Rugby Taldea Ohorezko Maila galtzeko gero eta arrisku larriagoan
2024/02/20 10:26
eta kitto!

Domeka goizean Unben Madrilgo Pozuelorekin 5-7 galdu eta gero, Eibar Rugby Taldeari ez zaizkio aukera askorik geratzen azken denboraldietan jokatu duen Ohorezko Mailari eusteko. Iberdrola Ligako jaitsiera postuetatik ihes egiteko fase berrian, Unben izandako porrotarekin, madrildarrenengandik lau puntura geratzen dira Cristina Guntinek entrenatzen duen taldea. Eta, bi partidu besterik geratzen ez direnean, euren artean egongo da jokoa: azkenak maila galduko du, eta azkenaurrekoak promozioa jokatu beharko du. Eibar Rugby Taldeak Bartzelonan jokatuko du hurrengo partidua, martxoaren 3an, eta azkena Sevillan, bertako Cocos Rugbyaren aurka.

Unbeko partidua ez zen txarto hasi eibartarrentzat, Aleu Cid-ek entsegua lortu zuelako 8. minutuan, baina handik hiru minutura madrildarren beste marka bat lortu zuten eta, gainera, baita transformatu ere. Emaitza horrekin amaitu zen neurketa, nahiz eta bigarren zatian Olimpikoek jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan zuten 10 minututan; Guntinen neskek ez zuten jakin izan horri etekinik ateratzen.