Eibar Rugby Taldeak Barça hartuko du domeka goizean Unben

Zozketa solidarioa egingo da Eibar Palestina elkartearen eskutik
Eibar Rugby Taldeak Barça hartuko du domeka goizean Unben
2025/11/14 11:39
Ekhi Belar

Ohorezko B Mailan jokatzen duen Eibar Rugby Taldeak FC Bartzelonaren emakumezkoen rugby taldearen aurka jokatuko du domekan, azaroak 16, 11:00etan, Unben.

Eibartarrak azken aurreko postuan daude sailkapenean 6 punturekin eta kataluniarrak bigarrenak dira 19rekin. Beraz, partidu zaila izango da etxekoentzat, baina era berean, aukera ederra konfiantza hartu eta gora egiteko.

 

Zozketa solidarioa

Partidua jokatzen den bitartean, Eibar Palestina elkartekoen eskutik zozketa solidarioa egingo da. Tiketak 2 euroan erosi ahal izango dira eta bildutako guztia elkarteari emango zaio. gainera, Guridi tabernak biltzen den diruaren kopurua bikoiztu egingo du.