Eibar Rugby Taldeak porrotarekin hasi du liga

34 - 0 galdu zuen asteburuan Barcelona Universitari Club taldearen aurka
Eibar Rugby Taldeak porrotarekin hasi du liga
2025/10/08 18:46
eta kitto!

Emakumezkoen Ohorezko B Mailan jokatzen duen Eibar Rugby Taldeak domekan ekin zion ligari. Barcelona Universitari Club taldeari egin zion bisita eta porrot lazgarria jasan zuen, 34-0.

Eibartarren aulkian aldaketak egon dira eta Oskar Astarloak hartu du taldearen gidaritza. Horrela, Gorka Igartibururen laguntzarekin, lana egin beharko dute lehen jardunaldian egindako lana hobetzeko.

Asteburu honetan atsedena hartuko dute eta hurrengo partidua Unben jokatuko dute, Unio Espertiva Santboianaren aurka, urriaren 19ko asteburuan.