Eibar Saskibaloia taldeko seniorrak burua ezin altxa dabiltza

Gizonezkoen eta emakumezkoen taldeak sailkapenaren azken postuan daude
Eibar Saskibaloia taldeko seniorrak burua ezin altxa dabiltza
2025/11/12 11:51
Ekhi Belar

Eibar Saskibaloia taldeko senior mailako gizonezkoek atsedena hartu zuten joan den asteburuan eta zapatura arte itxaron beharko dute sailkapenaren azken postutik irteteko. Donosti Dolphins izango dute aurkarik, 18:00ean Benta Berri kiroldegian jokatuko den partiduan. Hain zuzen ere, eibartarrek donostiarren aurka lortu zuten denboraldiko garaipen bakarra eta errepikatu nahi dute, bolada positiboari hasiera emateko.

Emakumezkoen 2. Mailako taldeak, bestalde, ez du garaipenik lortu oraindik. Azken jardunaldian 57-47 galdu zuen Luberri Marmaruren aurka eta zapatuan, 16:30ean, Lana Aloña Mendi hartuko du Ipuruan.

 

Asteburuko emaitzak