Eibarko Artisten Elkartekoak Galizian egon dira asteburuan
2025/10/21
18:23
eta kitto!
Eibarko Artisten Elkarteko bazkideek eta haien lagunek urteroko asteburu-pasa egin dute Galizian, Ribeira Sacran. Argazkietan ondo ikusten denez, ederto ibili dira gora eta behera, herri ezberdinetako ondare artistikoa bertatik bertara ikusten. Tarteka euripean ibiltzea tokatu zaien arren, pozarren itzuli dira etxera, asteburua ondo baino hobeto igaro eta gero.