Eibarko artisten elkartekoak Logroñon egon dira
2024/06/17
10:04
eta kitto!
Zapatuan, ekainak 15, Logroñora irteera egin zuten Eibarko artisten elkarteko kideek. Autobusez bisita panoramikoa egin zuten hiriburutik, eta, horrez gain, erdigunea ezagutzeko aukera paregabea izan zuten gida bikain batekin. "La chula" jatetxean bazkaldu zuten eta, eguna borobiltzeko, Museo de la Rioja bisitatu zuten.