Eibarko Artisten Elkartekoen lanekin erakusketa zabaldu dute Donostian

Martxoaren 21era arte egongo da ikusgai, astegunetan goiz eta arratsaldez.
Eibarko Artisten Elkartekoen lanekin erakusketa zabaldu dute Donostian
2025/03/10 12:11
eta kitto!

Barixakuan inauguratu zuten Donostian erakusketa Eibarko Artisten Elkartekoek, hiriburuan dagoen Gipuzkoako Artisten Elkartean (Aldapeta kaleko 20. zenbakian). Bi elkarteen arteko elkartrukea izango da, aurrerago Donostiko artistek beraien lanak Topalekuan ikusgai ipiniko dituzte eta. Erakusketan parte hartzen duten eibartarren artean Perez Güenaga anaiak, Bego Dominguez, Cristina Azpiri, Eli Eguren, Santi Entrena, Mauri Martin, Javier Aliende, Maite Zangitu, Pepi Correa, J.A. Gimenez, Angel de la Torre, Arrate Osoro, J. Vicente Alvarez, Luis Lopez Urbano, Fdo. Garcia, Mikel Estandia, J.A. Larrañaga, Maite Arriaga, Esteban Oroz, Jon Idigoras, Emilio Guerrero, Mª Carmen Piriz eta Javi Martin Lapeira daude. Martxoaren 21era arte joan daiteke ikustera, astelehenetik barixakura 10:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 21:00etara.