Eibarko Artisten Elkartearen erakusketa kolektiboa zabalduko dute gaur Portalean
2026/03/27
12:14
Silbia Hernandez
Gaur (barixakua, martxoak 27) zabalduko dute Eibarko Artisten Elkartearen erakusketa kolektiboa, 19:00etan Portalean. Erakusketa honetan era guztietako lanak bildu dituzte. Erakusketa areto berean Institutuko Batxilergo Artistikoko ikasleen artelanak ikusi daitezke. Apirilaren 26ra arte bisitatu ahalko dira biak, ohiko ordutegian.