Eibarko Baso Biziak eta Lurgaia elkarlanean ari dira bertako basoa berreskuratzeko
Eibarko Baso Biziak elkarteak 9 hektarea ditu Aritzbakarraga inguruan eta, horren azpian, beste 9 hektarea eskuratu ditu Lurgaia fundazioak “elkarlanean aritzeko”, Eibarko elkartekoen berbetan.
Lursaila eukaliptala da eta elkartearen eta fundazioaren asmoa ikerketa bat martxan jartzea da, “gure adituekin”, urteekin eukaliptal bat bertako baso nola bihurtzen den ikusteko. “Proiektuari gorputza ematen ari gara oraindik”, dioskue.
Eibarko Baso Biziak elkartekoek azpimarratzen dute herritarren kolaborazioa ezinbestekoa dela horrelako proiektuak aurrera eraman ahal izateko. Horretarako, elkartearen bazkide egitera animatu nahi dute jendea.
Elkartearen webgunean eskuratu dezakezue informazio gehiago eta eibarkobasobiziak@gmail.com helbidera idatzita.