Eibarko dantzaera zaharrari buruzko mintegia egingo dute etzi Portalean

‘Zer dakigu Eibarko dantzaera zaharrari buruz?’ du izenburua mintegiak eta Mikel Sarriegiren gidaritzapean egingo da.
Eibarko dantzaera zaharrari buruzko mintegia egingo dute etzi Portalean
2026/03/03 14:31
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko dantzaera zaharra izango da hizpide 2026ko martxoaren 5ean, eguenean, Portaleko areto nagusian egingo den mintegian. Saioa Mikel Sarriegik gidatuko du, eta Gipuzkoako dantza-tradizioaren testuinguruan Eibarkoak duen lekua aztertuko du.

‘Zer dakigu Eibarko dantzaera zaharrari buruz?’ izenburupean, hitzaldiak tokiko dantza-ohituren jatorria eta bilakaera izango ditu ardatz, eta Eibarko dantza ereduak Gipuzkoako gainerako dantza-tradizioekin dituen loturak azalduko dira.

Mintegia doakoa izango da, lekuak bete arte. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete Dantzan webgunearen bidez. Antolatzaileen arabera, saioak aukera paregabea eskaintzen du tokiko ondare immateriala ezagutzeko eta dantza tradizionalaren jarraipena ikasteko.