Eibarko Dendarien Elkarteak 75 otar zozketatuko ditu bezeroen artean

Eibarko Dendarien Elkarteak 75 otar zozketatuko ditu bezeroen artean
2023/11/28 10:34
eta kitto!
Eibarko Dendarien Elkarteak kanpaina berria ipini du martxan Gabonetarako: azaroaren 27tik abenduaren 17ra bitartean, Gabonetako 75 otarretako bat lor daiteke, elkarteko dendetan Rural Kutxaren Eibar Txartelarekin ordainduz gero. Txartela doan da, eta ez da beharrezkoa Rural Kutxan kontuan izatea, eta erosketak hiru hilabetetan ordaintzeko aukera ematen du. Eta, txartelik ez izan arren, otarren zozketan parte hartzeko aukera badago, erosketa-tiketa dendako kutxan sartuta. Zozketa abenduaren 21ean egingo da.