Eibarko Dendarien Elkarteak antzerkirako sarrerak zozketatuko ditu bezeroen artean

Eibarko Dendarien Elkarteak antzerkirako sarrerak zozketatuko ditu bezeroen artean
2024/02/12 18:16
eta kitto!

Eibarko Dendarien Elkarteak kanpaina berria abiatuko du etzi, iaz bezala, tokiko merkataritza eta antzerkia lotzeko asmoz. Azaldu dutenez, “otsailaren 14tik martxoaren 6ra bitartean, Eibarko Dendarien Elkarteko saltokietan erosteagatik, XLVII. Eibarko Antzerki Jardunaldien barruan antzerkiaz gozatzeko zozketatuko ditugun 30 sarrera bikoitzeko bat lortu daiteke”. Zozketan parte hartzeko bi modu daude: 15 sarrera bikoitz Eibarko Dendarien Txartelaren bidez zozketatuko dira, Rural Kutxa datafonoaren bitartez, erosketa egiten den unean; eta beste 15 sarrera bikoitzen zozketa, erosketa-tiketa saltoki bakoitzean dagoen kutxan lagatzen dutenen artean egingo da, martxoaren 8an.