Eibarko edukiontzietako grafitiak garbitzen ari dira

Eibarren hasi ditu garbiketa lanak Mankomunitateak, eta datozen egunetan gainerako herrietan egingo dira
Eibarko edukiontzietako grafitiak garbitzen ari dira
2024/03/18 11:34
eta kitto!

Debabarreneko Mankomunitatea garbiketa lanak egiten hasi da edukiontzietako grafitiak garbitzeko, "kaleak garbi mantentzeko eta eskaintzen dituen zerbitzuetan hobekuntzak txertatzen jarraitzeko konpromiso irmoari eutsiz", adierazi dute. Kasu honetan, edukiontzi-irlak ingurune atseginagoak eta estetikoki zainduagoak izan daitezen da helburua.

Erabilitako garbiketa-prozedura eskuzko teknika bat da. Bertan, produktu espezializatu bat aplikatzen da eta, ondoren, trapu heze batekin erretiratzen da. Grafitiak guztiz ezabatzen direla bermatzen da, gainazalei kalterik eragin gabe.

Eibarren hasi ditu garbiketa lanak Mankomunitateak, eta datozen egunetan gainerako herrietan egingo dira.