Eibarko EKOS eta Gasteizko Oskarbi abesbatzek kontzertu korala emango dute Coliseo antzokian

Domekan, martxoaren 8an izango da emanaldia, 12:30ean. Sarrera doan da.
Eibarko EKOS eta Gasteizko Oskarbi abesbatzek kontzertu korala emango dute Coliseo antzokian
2026/03/03 17:56
Silbia Hernandez Arrazola

Domekan (martxoak 8) bi abesbatzaren kontzertua hartuko du Coliseo antzokiak, 12:30ean. Jose Miguel Laskurainek zuzentzen duen EKOS, Eibarko Udal Musika Eskolako helduen korua eta Gasteizko Oskarbi emakumeen abesbatza arituko dira kantuan, eta sarrera dohainik da (Kutxabank-en bidez edo Coliseoko leihatilan eskuratu daiteke). Eibarko Musika Eskolatik azaldu digutenez, kontzertua koruen elkartrukea. Horrela, asteburu honetan Eibarren eskainiko duten kontzertua Gasteizen emango dute hurrengo asteburuan.