Eibarko epaitegiak Alfa Precision Casting zigortu du, greba eskubidea urratzeagatik
2018/04/11
08:15
eta kitto!
Atzo, greba mugagabearen 134. egunean jaso zuten albistea langileek: greba eskubidea urratzeagatik Alfa Precision Casting zigortu egin du Eibarko epaitegiak. Epaiaren harira beharginek egindako adierazpenen arabera, “epaiak berretsi egin du langile batzordeak behin eta berriz salatutakoa: grebalarien lanpostuak lanean jarraitzen duten beharginekin betetzen ari dela enpresa”.
Epaiaren arabera, enpresak hainbat urraketa egin ditu: batetik, lanean zeuden langileak lanpostuz aldatu ditu, lau hilabetez, grebalarien lanpostuak ordezkatzeko eta grebaren eragina zapuzteko; bestetik, opor egunetan ere lanean jarri ditu langile horiek; amaitzeko, APCko greba batzordearen eskubideak urratu ditu, “haren lana oztopatuz eta askatasun sindikala mugatuz”.
Gauzak horrela, langile batzordeak epaia betetzeko eskatu dio zuzendaritzari eta, horrekin batera, orain arte izan dituen jarrera guzti horiek alde batera lagatzeko. Bide batez, Miguel de los Toyos alkateari ere "zuzenketa publiko bat" egiteko eskatu dio langile batzordeak, orain dela hilabete inguru “enpresaren asmoen eta eskirolen aldeko jarrera” azaltzen zuten adierazpenak direla eta. Eta, horrekin batera, Batzordeak Eusko Jaurlaritza ere kritikatu du, “lan gatazkan eskurik hartu ez duela” leporatuta.
APCko beharginen borrokak eta greba mugagabeak lau hilabete bete ditu, hain zuzen ere zuzendaritzak Alfa taldeko APC atalaren likidazioa aurkeztu zuenez geroztik hasi zuten eta. Epaitegiak auzi honetan arrazoia eman arren, beharginek gogora ekarri nahi dute 131 langile kaleratzeko lan erregulazio espedienteak mahai gainean jarraitzen duela eta, gainera, kontsulta epea martxoaren 20an amaitu zela. Langile batzordearen berbetan, “Administratzaile konkurtsalek egiten dituzten planteamenduek ez dituzte langileen eta batzordearen eskakizunak betetzen, eta horrez gain, inbertsorearen inguruan helarazi diguten informazioak zalantza ugari sortu dizkigu". Gauzak horrela, administratzaileari planteamendua "moldatzeko" eskatu dio, baita "inbertsorearekin harreman zuzena izatea", horrela proiektu industrialaren gaineko informazio zehatza izateko.