Eibarko euskaran idatzitako egutegiak doan banatuko ditu Ustekabek
Datorren urterako, 2013rako 3.000 poltsikoko egutegi egin dituzte Ustekabe Fanfarrekoek eibarreraz, doan banatzeko. Euren berbetan, "ekimena Badihardugu Euskara elkarteak eta Eibarko Udalak antolatutako Eibarko euskararen inguruko ikastaroari esker bururatu zaigu. Eibartar askok ez daki egun eta hile izenak gure euskalkian, eta modu merke eta praktikoa iruditu zaigu horretan laguntzeko. Izan ere, egunotan jende askok oparitzen ditu antzeko egutegiak, baina gehienetan gaztelaniaz edo euskara batuan egoten dira".
Dagoeneko hobekuntza proposamen batzuk jaso dituzte: "Twitter bidez Mikel Larreategik eta Asier Sarasuak esan ditugutenez, domekia hobeto dago domeka baino; eta dizienbria ondo badago ere, abendua hobestea sujeritu digute. Eibarko Euskara twitter kontutik, berriz, egutegiaren beste aldeko txartelean txarangia eta fanfarria hitzak erabiltzea proposatu digute. Proposamenak kontuan izango ditugu".