Eibarko euskararen inguruko ikastarorako izen-ematea zabalik
Udalak, Udal Euskaltegiak eta Badihardugu Euskara Elkarteak elkarlanean Eibarko Euskara ikastaroa antolatu dute. Iraupena 10 ordukoa izango da eta klaseak azaroko martitzenetan (6,13, 20 eta 27) eta abenduaren 4an emango dituzte, 18.30etatik 20.30etara Udal Euskaltegiko geletan (Portalea eraikinean). Eibar eta inguruko jendearentzat bereziki pentsatutako ikastaroan Eibarko euskararen oinarrizko kontzeptuak jaso eta praktikatzeko aukera izango da. Izena emateko Badihardugu Euskara Elkartera jo daiteke zuzenean (Markeskua jauregian), e-posta idatzi (admin@badihardugu.com) edo telefonoz deitu (943121775) gaur bertan (urriak 16) hasi eta hilaren 31ra bitartean (biak barne). Ikastaroak 10 euro balio du eta matrikula egitean edo lehen klase egunean ordaindu beharko da. Partaide kopurua mugatua izango da.