Eibarko Gigil Design Studiok jaso du Debabarreneko enpresa komertzial nabarmenenaren saria

Eibarko Gigil Design Studiok jaso du Debabarreneko enpresa komertzial nabarmenenaren saria
2023/06/30 15:40
eta kitto!
Gipuzkoako Bazkundeak eskualde bakoitzeko enpresa garrantzitsuenak saritzeko ematen duen 10 Bitxiak saria Eibarko Gigil Design Studio establezimenduak jaso du. Laura Albistegi buru duen estudioan eskuz egindako osagarriak eta dekorazioa lantzen dute. Debabarreneko enpresa komertzial nabarmenenaren saria jaso duen establezimendua Ego Gain kalean dago eta Eibarko Dendarien Elkarteko bazkide da.