Eibarko Herriaren Arima
2018/01/04
09:15
eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak
“Eibar Revista de un Pueblo” izenarekin sortutako kultur elkartea bere bizitzaren laugarren sasoiari eman dio hasiera. Don Pedro Zelaia Amañako parrokoak sortutako proiektuaren lekukoa Jose Mari Kruzetak lehenengo eta Margari Olañetak jarraian hartu zuten. Azken etapan proiektuaren produktu nagusia den aldizkarian kolaboratzen zuten erredakzio-kontseiluko hainbat kidek hartu dute orain horren ardura. Herrian eta kanpoan bizi diren eibartarrak biltzeko eta adierazpen aukera izateko foroa bihurtzea dute eginkizun eta helburutzat. Memoria historikoari eutsi eta, gaurkotasunezko gaiak azaleratuz, etorkizunerako urratsak egiten dabiltza.
Ekintza nagusiak
Jendaurrean aldizkariaren argitalpenak du oihartzun gehien eta, aldi berean, arduradunei denbora gehien eskatzen diena. 1.500 ale inguru kaleratzen ditu une honetan eta asko dira Eibartik kanpo jasotzen dutenak. Orain dela hamar urte aldizkariaren 50 urteak ospatzeko erakusketa egin zuten eta, ordutik, Ego Ibarrak aldizkari guztiak ditu ikusgai bere web orrian.
Helbidea: Estaziño, 17
Telefonoa: 655 72 39 27
E-maila: ana.alberdi.gisasola@gmail.com