Eibarko hiriaren birgaitze arkitektonikoari buruzko erakusketa dago abian Bilbon
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO) ‘Eibar: Hondamendia birgaitzea’ izeneko erakusketa zabaldu zuen urriaren 1ean, Bilboko egoitzan (Mazarredo zumarkalea, 69), eta hilaren amaierara arte egongo da zabalik.
Iaz, 2023an, Europan 17 lehiaketan (40 urtez azpiko Europako arkitektoei zuzendutakoa), ‘Hiri biziak’ goiburuarekin, Eibar aukeratu zuten hondamendiaren ondoren birgaitzeari dagokion gaiaren barruan.
Europa guztiko 50 proiektu jaso ondoren, epaimahaiak 27 proposamen hautatu zituen. Horrela, Eibarko Udalaren lankidetzari esker egindako erakusketak lehen eta bigarren sarien panelak, hiru aipamen berezi eta aurrez hautatutako lau proposamen erakusten ditu.
Lehiaketa ‘Ulysses began his Odyssey’ proiektuak irabazi zuen eta azpiko bideoan egindako lana azaltzen dute.