Eibarko historia ezagutzeko bisita gidatuak egingo dira Aste Santuan
Hilaren 17an, 18an, 19an eta 21ean egingo dira Nerea Alustizak gidatutako bisitak
2025/04/14
10:32
eta kitto!
Udalak Eibarko historia ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko ditu, doan, Aste Santuko egunetan. Hain zuzen ere, bisitak hilaren 17an, 18an (euskaraz), 19an eta 21ean egingo dira, 18:00etatik 19:30era, eta parte-hartzeko San Andres elizaren ate nagusian egon beharko da bisitak hasi baino hamar minutu lehenago.
Nerea Alustiza historialari eibartarra arduratuko da bisitak gidatzeaz eta bera izan da ibilbidearen diseinatzailea. Bertan, Eibarrek Gerra Zibilean izan zuen aldaketa gogorra eta ondoren gertatu zen susperraldia kontatuko da, eta erreferentzia egingo zaie herriko enpresa enblematiko batzuei, hala nola El Casco, Lazpiur, Aurrera edo BH.