Eibarko hondakinen tasa %2 igotzea erabaki dute
2020/10/21
10:40
eta kitto!
Eibarko hondakin bilketa eta tratamenduaren tasa handitzeko proposamena onartu da. Igoera %2koa izango da, irailean proposatutakoa (%3,37) baino txikiagoa. Igoera, batez ere, COVID-19aren aurkako babes beharrak eragindako gastuei dagokie.
Eibarko hondakinak biltzeko eta tratatzeko tasa %2,04 handituko da 2021ean. Horrela onartu du Debabarreneko Mankomunitateko Gobernu Batzordeak, Eibarko Udalarekin lankidetzan. Tasak igotzeko proposamena homogeneoa da eta %2,04koa izango da (irailean egindako proposamena, %3,37, baino txikiagoa) erabiltzaile guztientzat: etxebizitzak, jarduerarik gabeko lokalak, ostalaritza, biltegiak eta bulegoak, industriak, ospitaleak eta klinikak.
Kostuen igoeran eragiten duten faktoreak pertsonal-gastuaren igoera eta gastu arruntaren igoera dira, azken hau 182.382 eurotan igoko baita Mankomunitatearentzat 2021an. Hiri-hondakinen kudeaketagatik Eibarko Udalari esleitu beharreko kostu osoa 3.259.360,77€ da. "Kostu horri aurre egin behar zaio Eibarko hondakinen bilketa zerbitzuaren erabiltzaileei kobratu beharreko tasetako diru-sarrerekin", azaldu dute.
2021erako aurreikuspenak
Debabarreneko Mankomunitateak 2021ean erabiltzaileen tasetatik 3.259.360,77 euro jasoko dituela aurreikusten da, kontuan izanik, aurreikuspenen arabera, 2021ean %5,56ko ez-ordaintze maila izango dela, eta 2021ean zehar 125.401,23 euro kobratuko direla 2020 eta aurreko urteetako kobrantza zalantzagarriko saldoetatik, 2016 urtera bitartean.