Eibarko industria-enpresa ertain eta txikientzat lehiakortasunari eta jasangarritasunari buruzko topaketa egingo da eguenean

Topaketa Errebal Plazako A aretoan izango da, 11:00etatik 13:30era, eta helburu nagusia Eibarko Industrien Ekosarea programan izandako emaitzak eta ondorioak partekatzea da.
Eibarko industria-enpresa ertain eta txikientzat lehiakortasunari eta jasangarritasunari buruzko topaketa egingo da eguenean
2024/02/26 09:38
eta kitto!

Udalak, Margube Aholkularitzako eta Formakuntzako enpresarekin batera, Jasangarritasuna Eibarko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasun-faktore. Kasu praktikoak eta aukerak izenburuko topaketa antolatu du otsailaren 29rako. Errebal Plazan (A aretoan) egingo da, 11:00etatik 13:30era, eta ETEen jasangarritasunarekin eta lehiakortasunarekin lotutako lau zatitan egongo da banatuta. Lehen zatian, Eibarko Industrien Ekosarea programa emango da ezagutzera, eta lortutako emaitzak eta ondorioak partekatuko dira. Bigarrenean, enpresek jasangarritasunaren arloan izaten dituzten erronka eta aukera nagusiak azalduko dira. Hirugarren zatian, alor horretan hainbat euskal entitatek ETEei eskaintzen dizkieten dirulaguntzak eta bestelako baliabideak aurkeztuko dira. Informazio gehiagorako edo izena emateko, www.eibarkoindustrienekosarea.eus webgunera jo edo 943 202 818 telefono zenbakira deitu daiteke.