Eibarko industria-sarearen berreraikuntzaren erakusketa museoan hilaren 25etik aurrera
2019/04/23
10:40
eta kitto!
Armagintza Museoak ‘Eibarko industria-sarearen berreraikuntza. 1938-1942’ izeneko erakusketa jasoko du hilaren 25etik ekainaren 2ra. 1937ko bonbardaketen ondorengo industria-sare eibartarraren berreraikuntzari buruzko erakusketa da. Bonbardaketaren ondoren, Eibarko hiria guztiz suntsituta gelditu zen; baina hilabete batzuk beranduago, 1938an, tailer eta fabrika askoren berreraikuntza hasita zegoen Eibarrek bere ekoizpen-ahalmena berreskuratzeko.
1938-1942 urteek iraganaren eta geroaren arteko mugarria ezarri zuten Eibarko arkitekturan eta hirigintzan. Gerra Zibilaren ondoren Eibarren eraikitako industria arkitektura ongi bereizten da arkitektura zibiletik edo bizitegi arkitekturatik. Industria-arkitekturak, enpresaren beharrei erantzuteaz gain, modernitatea erakusten du. Erakusketa honek 1938 eta 1942 urteen inguruan egin ziren eraikin industrial esanguratsuenak biltzen ditu. Raimundo Alberdi y Abaunz arkitektoak diseinatu zituen eraikin horietako gehienak.