Eibarko industrian egindako produktuen erakusketa ikustera joateko azken egunak
2023/09/25
13:12
eta kitto!
Eibarko Armagintzaren Museoan ikusgai dagoen “Tailerretik bulegora. Eibarko produktuak” erakusketa bisitatzeko azken astea da hau, urriaren 1ean ateak itxiko dituzte-eta. Museotik azaldu dutenez, “Eibarren mota askotako produktuak fabrikatu ziren sasoi batean, bertako industriaren dibertsifikazioaren ondorioz. Oraingo honetan, bildumako funtsak biltegietatik atera dira, El Casco, Simes, Laster, Triunfo Dex, Agra eta beste marka batzuek egindako produktuek garai hartako bulegoak nola hornitzen zituzten erakusteko”. Martitzenetik barixakura joan daiteke ikustera, 16:00etatik 20:00etara. Sarrera doan da.