Eibarko intzidentzia-tasa 510,17an dago eta tabernek ezingo dute zabaldu
2020/12/11
14:52
eta kitto!
Atzo 9 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 3 gutxiago. Horrela, herriko intzidentzia-tasa behera doa eta 510,17an dago, baina Eibarrek 500etik gorako intzidentzia-tasa duenez, herriko tabernek ezin izango dituzte ateak ireki oraindik.
Eskualdeko beste herriei dagokienez, Ermuan 11 lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean (intzidentzia-tasa 517,49an dago. Beraz, oraingoz, Ermuan ere ezingo dituzte ostalaritza establezimenduak ireki); 6 kasu berri zenbatu dituzte Mutrikun, 2 Deban eta 1 Elgoibarren. Beraz, 29 kasu berri egon dira eskualde osoan.
Atzo, 10.656 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, horietatik 597 positiboak izan ziren.. Lurraldeen arabera: 122 Araban, 230 Bizkaian, 243 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 65 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 117 pertsona ZIUn daude.