Eibarko kardantxiloak izan ziren onenak Azitainen

Eibarko kardantxiloak izan ziren onenak Azitainen
2013/06/12 00:00
eta kitto!

Jose Luis Fdez. Goikoetxearen kardantxilo bik lortu zuten puntu gehien txori kantarien JJJ Memoriala - San Juan Sariaren 14. edizioan. Eguraldi kaxkarrak Arraten egin behar zena Azitaingo Altzubarren frontoira eraman zuen txapelketa eta han bildu ziren 50 kardantxilo eta 18 misto edo nahastuak. Kardantxiloetan lortutako garapenekin batera, mistoetan Fco. Javier Luque eibartarra bigarren sailkatu zen, Pedro Fernandez urretxuarraren atzetik. Argazkiak ikusteko hemen klikatu.