Eibarko Kirol Sariak eguazten eguerdian banatuko dira Coliseoan
Eibarko Kirol Sarien XX. edizioko ekitaldia egingo da eguaztenean, Gabon Zahar egunean Coliseoan, eguerdiko 12.00etan hasita. Bertan kirol modalitate bakoitzean aukeratutako kirolariek eurei dagokien saria jasoko dute eta, horrez gain, Sari Berezia, Euskera eta Sustapen Sariak eta Kirol Ibilbidearena emango dira. Ekitaldia, iazkoari jarraituz, Coliseoan burutuko da bigarrenez, betiko orduan hasita, (eguerdiko 12.00etan). Guztira 30 sari banatuko dira eta, horrekin, Eibarko klubek urte osoan egindako lana saritu nahi da.
2014ko sarituak
- Sari Berezia: Jon Errasti
- Areto-foballa: Iosu Ruiz
- Arku tiraketa: Daniel Gillegi
- Atletismoa: Aitziber Urkiola
- Automobilismoa: Jagoba Martinez
- Errugbia: Iraiitz Beitia
- Eskia: Josefina Prieto
- Eskubaloia: Monike Gojenola eta Itoiz Martinez
- Foballa: Angel Fdez. Zapico
- Gimnasia Erritmikoa: Elene Varela
- Golfa: Manu Fernandez
- Herri Kirolak: Jaime Baglietto
- Hiru Txirlo: Miren Diez
- Igeriketa: Nora Varela
- Judoa: Julio Gallego
- Karatea: Juan Jose Amador
- Mendia: Julian Etxeberria, Periko Iriondo eta Angel Treviño
- Pilota: Markel Larrauri
- Saskibaloia: Gergori Prieto
- Silbestrismoa: Patxi Luke
- Squash: Fernando Valenciano
- Tiro Olinpikoa: Iker Jauregibarria
- Triatloia: Karlos Perez de Obanos
- Txirrindularitza: Iker Goikoetxea
- Waterpoloa: Infantil mailako taldea
- Wu-Shu: Asier Cuesta
- Xakea: David Perez
- Kirol Ibilbidea: Jose Mª Arrazola
- Sustapen Saria: Oberena harategia
- Euskera Saria: Urbat-Urkotronik Waterpolo Taldea