Eibarko Koro Parrokialak kontzertua emango du domeka eguerdian

Karmengo Amaren elizan 12:00etan ospatuko den mezan abestuko du abesbatzak.
Eibarko Koro Parrokialak kontzertua emango du domeka eguerdian
2025/04/29 17:36
eta kitto!

Eibarko Koro Parrokialak kontzertua emango du domekan (maiatzak 4), 12:00etan Karmengo Amaren elizan ospatuko den mezan. Zazpi kantu eskeiniko dituzte guztira, eta horietatik bi estreinekoz abestuko ditu abesbatzak: Regina Coeli (Antonio Lotti) eta Ave Maria (G. Caccini). Egun horretan amaren eguna ospatuko dela eta, Koro Parrokialak ama guztiei eskeiniko dizkie bi kantu berri hauek. Jaunartzean, bestalde, Leonard Cohenen Hallelujah kantatuko dute.