Eibarko Koru Gazteak agurtu du Pagatxa elkartearen batzarra
2017/01/17
21:34
eta kitto!
Pagatxa elkartekoek urteko batzarra egin dute gaur arratsaldean Portalean eta, amaitu eta jarraian, gerturatu diren bazkideek pozarren entzun ditu Elena Martin Lapeirak zuzentzen duen Eibarko Koru Gazteak eskainitako kantuak. Hori dela eta, elkarteko ordezkariek euren esker ona azaldu nahi diete zuzendariari zein kantatzera juan diren neska-mutilei, "saio bikaina izan da eta".
Bestalde, Emakumeen Historia egitasmoko hurrengo saioa barixakuan (hilak 20an), 18:30etik 20:00etara Portalean izango dela jakinarazi nahi dute: Rita Levi Montalcini, Italiako neurologo eta politikariari buruz jardungo dute eta, betiko moduan, sarrera librea izango da.