Eibarko kulturgintzari buruzko mahai-inguru parte-hartzailea egingo da bihar Arrate Kultur Elkartean
2022/10/21
15:59
eta kitto!
Arrate Kultur Elkartearen sorreraren 70. urteurrena ospatzeko, bihar 11:00etan “Kulturgintza Eibarren. Egoera eta erronkak” mahai-inguru parte-hartzailea egingo da elkartearen lokaletan, “Eibarko kulturgintzaren egoera eta erronken inguruan elkarrekin hausnartzen hasteko”. Asmo horrekin, kulturgintzako hainbat eragile gonbidatu dituzte: Maider Aranberri (...eta kitto! Euskara Elkartea), Maite Arroitajauregi musika sortzailea, Oier Araolaza dantzari, kazetari eta antropologoa, Jose Luis Gonzalez “Poxpolo” Udaleko Kultura Saileko zuzendari teknikoa eta Jaixak Herrixak Herrixandako. Antolatzaileek azaldu dutenez, dinamika parte-hartzailearekin egingo da saioa: “Aukera hau baliatu nahiko genuke Eibarko kulturgintzaren egoera eta erronken inguruan elkarrekin hausnartzen hasteko. Horretarako, gure proposamena da kulturgintza osatzen duten sektore eta eragileen aniztasuna jaso nahi duen elkarretaratzea burutzea. Deialdi zabal eta publikoa egin, eragileak zuzenean ekarri, eta mahai ingururako ekarpen edo iritzi interesgarriak ekarri ditzaketen kideak gonbidatuz”.
Mahai-inguruaren ostean, 13:30ean, sortzaileei omenaldia egingo zaie eta 14:30ean bazkaria hasiko da (txartelak Kultu tabernan salgai). Amaitzeko, Hemen taldearekin bazkaloste musikatua izango da (ekimen irekia).
Mahai-inguruaren ostean, 13:30ean, sortzaileei omenaldia egingo zaie eta 14:30ean bazkaria hasiko da (txartelak Kultu tabernan salgai). Amaitzeko, Hemen taldearekin bazkaloste musikatua izango da (ekimen irekia).