Eibarko langabezia-tasa igo egin da urrian
Debabarrenean ere gora egin du langabe kopuruak
2024/11/05
16:25
eta kitto!
Urriko datuen arabera, 1.536 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %12,26koa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (iraileko datuen arabera 1.531 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %12,22koa zen).
Eskualdeko herri guztietako datuei begira, langabezia-tasa %10,37koa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,25) eta Soraluze da tasa altuena duena (%13,22). Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.
Urriko datuak, herriz herri
- Eibar 1.536 (%12,26)
- Elgoibar 473 (%8,86)
- Mendaro 84 (%8,50)
- Deba 165 (%6,25)
- Mutriku 193 (%7,35)
- Soraluze 231 (%13,22)
- Debabarrena 2.682 (%10,37)