Eibarko merkataritzaren eskaintza modu bateratuan emateko direktorioa sortuko dute
2022/10/20
14:44
eta kitto!
Udalak saltokien eta zerbitzuen direktorio orokor berri baten sorrera jarri du abian, www.erosieibarren.eus webgunean integratuko den gida baten bidez. Direktorio horretan, Eibarko mapa bistaratu ahal izango da, establezimenduen kokapena sektoreka antolatuta. Bertan, erabiltzaile bakoitzak erraz kontsultatu ahal izango ditu atxikitako establezimendu bakoitzaren informazioa eta irudiak. Horrela, www.erosieibarren.eus erreferentziazko webgunea izatea lortu nahi dute, hiriko merkataritzari lotuta egiten diren ekintza guztietarako. Izan ere, bertan, merkatariek eta, oro har, herritarrek eskura izango dute informazio guztia, hala nola, Visa Oparitu Eibar txartelari, aldizkako erosketa-bonuen kanpainei eta abarri buruzkoa.
Udalak eta Eibar Merkataritza Gune Irekiak (EMGI) bultzatutako ekimen hau gauzatzeko, merkatariei gutunak bidaltzen hasi dira, ekimenarekin bat egin eta merkataritza-gida berri honetan parte hartzera gonbidatuz. Gutun horretan adierazten da, gainera, saltokien inplikazioa ezinbestekoa dela webguneak duen informazioa ahalik eta osatuena izan dadin. Horrela, datozen egunetan, www.erosieibarren.eus webguneko merkataritza-taldea herriko establezimenduekin harremanetan jarriko da establezimendu bakoitzari buruzko beharrezko informazioa biltzeko eta, horrela, proiektuan aurrera egiten jarraitzeko.
Interesa duten establezimenduek informazio gehiago jaso dezakete ekonomia@eibar.eus (Ainhoa Romero) edo kaixo@erosieibarren.eus helbide elektronikoetara idatzita.