Eibarko Musika Banda Coliseora itzuliko da domekan

Udako sasoia atzean laga eta areto barruko kontzertuaren sasoiari ekingo dio urriaren 26an
Eibarko Musika Banda Coliseora itzuliko da domekan
2025/10/21 11:21
eta kitto!

Eibarko Musika Bandak Coliseoan joko du domekan, urriak 26, 12:30ean. Areto barruko kontzertuen sasoia hasiko du horrela Andoni Vazquezek zuzentzen duen bandak eta, horretarako, sei pieza joko ditu.

Hau izango da Coliseoko kontzertuaren errepertorioa:

  • La Calasera (F. Alonso)
  • La Canción del Olvido (J. Serrano)
  • Basque Rhapsody (M. Shelton)
  • Granada (A. Lara)
  • The Best of Charles Aznavour (R. Kernen)

Sarrerak Kutxabank bitartez eskuratu ahal izango dira edo, bestela, Coliseoko leihatilan barixaku arratsaldean edo kontzertua hasi aurretik.