Eibarko Musika Bandak Coliseoko denboraldia itxiko du igandean
Horrelako aretoetan jotzeko bereziki prestatutako errepertorioa eskainiko du bandak
2026/04/21
12:54
Ekhi Belar Errasti
Udaberriaren eta eguraldi beroagoaren etorrerarekin, kalean jotzeko sasoia iritsi zaio Eibarko Musika Bandari. Horrela, igande honetan, apirilak 26, eskainiko du Coliseo antzokiko denboraldiaren azken ikuskizuna, 12:00etan hasiko den saioan. Urrian itzuliko dira berriz Coliseora.
Andoni Vazquez zuzendariak esan digunez, “entzumen-kontzertua izango da, hau da, kalean ez genuke horrelako errepertorioa eskainiko. Horrela, bandako errepertorio tipikoa joko dugu”.
Guztira bost pieza joko ditu bandak, tartean, Jesus Guridiren ‘Mirentxu’ operaren preludioa. “Hau oso interesgarria da, orain dela 100 urte baino gehiago euskaraz idatzi zelako. Oso aldarrikatzailea eta inspiratzailea izan zen bere sasoian”, zuzendariaren berbetan.