Eibarko Musika Bandak Coliseoko denboraldiko azken kontzertua emango du domekan

Eibarko eta Soraluzeko Musika Eskoletako ikasleekin batera eskainiko dute ikuskizuna
Eibarko Musika Bandak Coliseoko denboraldiko azken kontzertua emango du domekan
2025/04/08 12:36
eta kitto!

Domekan honetan, 12:30ean, Eibarko Musika Bandak amaiera emango dio Coliseoko denboraldiari. Horretarako, Eibarko eta Soraluzeko Musika Eskoletako 15 ikasle ingururekin emango dute ikuskizuna. “Gainera, orain arte etorri direnak baino ikasle gazteagoak etorriko dira”, esan digu Andoni Vazquez Santos bandako zuzendariak.

Formatuari dagokionez, berritasun bat egongo dela aurreratu digu zuzendariak. Izan ere, musika jotzeaz gain, ikasle batzuek abestu ere egingo dute.

Kalera Aste Santu ostean

Kontzertuaren ostean atsedena hartuko du Eibarko Musika Bandak eta Aste Santuko oporren ostean itzuliko dira entseguetara. Gero, maiatzaren 18an, kaleko lehen kontzertua eskainiko dute Toribio Etxebarria kalean, eguraldiak laguntzen badu behintzat.