Eibarko Musika Bandak denboraldiko azken kontzertua eskainiko du barixakuan

Saioa Toribio Etxebarria kalean izango da, 20:30ean
Eibarko Musika Bandak denboraldiko azken kontzertua eskainiko du barixakuan
2024/07/03 18:00
eta kitto!

Denboraldiko azken kontzertua emango du Eibarko Musika Bandak barixakuan, 20:30ean, Toribio Etxebarria kalean (eguraldi txarra eginez gero, Udaletxeko arkupeetan egingo litzateke).

Kontzertuan joko dituzten piezei dagokionez, zera esan digu Andoni Vazquez Eibarko Musika Bandaren zuzendariak: “Urtean zehar jo ditugun kantuen errepasoa egingo dugu, eta gehien gustatu zaizkigunak eta kalerako aproposenak ikusten ditugunak joko ditugu. Besteak beste, Michael Jacksonen abesti baten moldaketa bat, Xavier Cugaten beste bat... Etxerako moduko kontzertua eskainiko dugu ikasturteari agur esateko eta irailean itzuliko gara”.