Eibarko Musika Bandak ikuskizun bikaina eskaini zuen ‘Eraztunen jauna’ sagaren musikarekin

Publikoak ondo erantzun zion herriko bandak egindako proposamen bereziari
Eibarko Musika Bandak ikuskizun bikaina eskaini zuen ‘Eraztunen jauna’ sagaren musikarekin
2024/06/17 17:18
eta kitto!

‘Eraztunen jauna’ sagaren pelikuletako musikarekin ikuskizun berezia eskaini zuen Eibarko Musika Bandak barixaku gauean. Euriaren mehatxuari aurre egin eta Untzagan aritu ziren bandakoak, eta apustua ondo irten zen, ateri egon baitzen. Horrela, publikoak ondo erantzun zuen eta plazan jarritako eserlekuak bete ziren.

Barixakuko ikuskizunaren ondoren, Musika Bandak San Juan kontzertua eskainiko du hilaren 24an, 12:45ean, Toribio Etxebarria kalean. Euria eginez gero, Errebal Plazan egingo dute.

 

Argazkiak : Eibarko Udala