Eibarko Musika Bandak John Williams konpositorearen piezak joko ditu larunbatean

Jurassic Park, Superman, Indiana Jones eta beste hainbat pelikularen doinuak joko ditu bandak
Eibarko Musika Bandak John Williams konpositorearen piezak joko ditu larunbatean
2026/09/15 11:15
Ekhi Belar Errasti

San Juan jaietan egin zuen eguraldiagatik ikuskizuna bertan behera laga ondoren, Eibarko Musika Bandak larunbat honetan, irailaren 19an, eskainiko du kontzertua John Williams konpositorearen piezekin. Saioa 22:00etan hasiko da, Untzagan, pelikulen eta pelikulen irudiek lagunduko diete musikarien doinuei.

Andoni Vazquez zuzendariaren berbetan, “oso kontzertu erakargarria izango da. Hainbat pelikuletako soinu bandak joko ditugu: Superman, Indiana Jones, Jurassic Park, Schindler’s List, Star Wars...”.

Williams 54 aldiz izendatu izan dute Oscar sarietarako, azkena 2024an, eta horietako bost eskuratu ditu.