Eibarko Musika Bandak kalejira eta kontzertua eskainiko ditu domekan
Joko duten abestiei dagokionez, Andoni Vazquez zuzendariak esan digu “betiko errepertorioa” dela. Hau da, zarzuela, pasodoblea, musika euskalduna eta beste hainbat soinu eskainiko dituztela. “Kontzertuko gauzarik bereziena, agian, ‘La Torrerica’ pieza izango da, Agustin Zuluagaren jota bat”, zuzendariaren berbetan. “Agustin Zuluagak ‘Cielito’ habanera konposatu zuen eta Eibarko Bandako zuzendaria izan zen bere sasoian, orain dela 100 urte inguru. Orduan, hor dihardugu lanean, lehengo errepertorioa berreskuratzen eta poliki-poliki horrelako piezak ateratzen”, gehitzen du.
Hau izango da domekako kontzertuaren errepertorioa:
. La Giralda – E. L. Juarranz
. Agua, Azucarillos y Aguardiente – F. Chueca
. La Torrerica – A. Zuluaga
. En Un Mercado Persa – A. W. Ketelbey
. Jaialdia – I. Urkizu