Eibarko Musika Bandak kaleko kontzertuen denboraldiari agur esango dio barixakuan
Zarzuelak, konposizio propioak eta Alaskaren eta Mecanoren moldaketak joko dituzte
2025/10/01
10:47
eta kitto!
Uda joan zaigu eta horrekin batera badoaz, poliki-poliki, kalean egiten diren ekintzak. EIbarko Musika Bandak barixaku honetan, urriak 3, eskainiko du kaleko kontzertuen denboraldiko azkena, 19:00etan, Toribio Etxebarria kalean.
Andoni Vazquez zuzendariak esan digunez, bera ez da banda zuzentzen egongo, Bixen Ibarrondo zuzendariordea baizik, eta “pixka bat denetik” joko dutela aurreratu digu. “Zarzuela txiki bat joko dugu, konposizio propioak eta Alaska eta Mecano taldeen abestien moldaketak ere”.
Kontzertu horren ondoren, Eibarko Musika Banda Coliseora itzuliko da kontzertuak eskaintzeko.