Eibarko Musika Bandak kontzertua emango du domekan Coliseo antzokian

Eguraldia lagun bada, hurrengo kontzertua kalean emango du Bandak: Toribio Etxebarria kalean izango da, maiatzaren 12an.
Eibarko Musika Bandak kontzertua emango du domekan Coliseo antzokian
2024/04/18 11:30
eta kitto!

Cielito Musika Bandak Coliseoko denboraldiari agur esango dio domekan, 12:30ean hasiko den kontzertuarekin. Andoni Vazquezek zuzenduta, pieza hauek joko dituzte: Florentiner march (J. Fuclk), Memorias de Africa (J. De Meij), Budapest impressions (R. Kernen), Sinatra in concert (J. Nowak) eta Cugat's cocktail (C.M. Peeters). Eguraldia lagun bada, hurrengo kontzertua kalean emango du Bandak: Toribio Etxebarria kalean izango da, maiatzaren 12an.

 

Sarrera doakoa izango da eta Coliseoan bertan edo Kutxabank bitartez eskuratu ahal izango dira.