Eibarko Musika Bandak ‘Udaberriko kontzertua’ eskainiko du domekan
Eibarko Txirrindulari Elkartearekin batera antolatzen duten emanaldia da eta “txirrindulari musika” eskainiko dute
                
                
                    2025/03/10
                    16:38
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Bizikleten sasoia da udaberria eta, ate joka dugun honetan, Eibarko Musika Bandak eta Eibarko Txirrindulari Elkarteak ‘Udaberriko kontzertua’ eskainiko dute domekan, hilak 16, 12:30ean, Coliseo antzokian.
Andoni Vazque Santos Eibarko Musika Bandaren zuzendariak honakoa esan digu errepertorioari buruz: “Lehenengo zatian Alpina Fanfarrea (alpetar doinuetan inspiratutako obra) eta bi polka eskainiko ditugu ‘Chit-chat’ eta ‘Ohne sorgen’, txirrindularitzarekin lotura duen musika eskainiz. Jarraitzeko, ‘Gigantes y Cabezudos’ zarzuelako aukeraketa, ‘Caballería ligera’ obertura, eta ‘Queen’ eta ‘Genesis’ taldeen kantuak batzen dituen ‘Symphonic Rock’ moldaketarekin amaituko dogu”.
Sarrerak Kutxabank bitartez edo Coliseoko leihatilan erosi daitezke.
